Marka hautsi zuen Celtaren aurka

5.000 lagapen baino gehiago bi partidetan

Oporrak, Aste Nagusia, beroa... nahiz eta ligaren hasiera honetan baldintzak egokiak ez izan, 30.000 zale baino gehiago bildu dira Reale Arenan abuztuko lehen bi partidetan.

Faktore horiek kontuan hartuta, asistentzia positiboa izan dugu. Eta baita bertaratu ezin izan duten bazkide askoren erantzuna ere; izan ere, bi partiden artean 5.162 lagapen metatu dira (2.947 klubari eta 2.215 senide edo lagunei).

Larunbateko partidak erakusten du bazkideak ohitzen ari direla euren karneta lagatzera zelaira joaterik ez dutenean. Lehen jardunaldian klubari egindako lagapenen errekor batetik gentozen, eta bigarrenean gainditu zen, 1.505 lagapenekin.

Urte amaierara arteko lagapenak eta sarrerak aktibatuta

Gogoratu behar da urtarrila baino lehen Reale Arenan jokatuko diren zazpi partidetarako sarreren salmenta eta lagapenak oraindik gaituta daudela. Erosketa tokiei dagokienez, lehenengo bi partidetan "txartelik ez" kartela jarri dute.

Klikatu HEMEN eta lortu zure sarrerak.

Egin klik HEMEN zure eserlekua lagatzeari buruzko informazio gehiagorako (bazkideak).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!