EMAN ALTA ETA GOZATU ABANTAILEZ

660 RS Fan familian

Familia txuri urdinak hazten jarraitzen du. Bazkideen gehieneko kupoa lortu ondoren, RS Fan egiteko altak konstantea izaten ari dira. Guztira, 660 zalek gozatzen dute Realaren txartel berri honek ematen dizkizun abantailez.

660 RS Fan horietatik 200 inguruk Realeko bazkide egiteko itxaron-zerrendan sartzea eskatu dute. Azaldu zen bezala, kolektibo horrek lehentasuna izango du RS Fan izan gabe itxaron-zerrendan sartzea eskatu duten 370 pertsonekiko.

Zozketak uztailan

RS Fan izateagatik dituzun onurez gain, hilabete bakoitzaren amaieran figura horrentzat esklusiboki egiten diren zozketetan ere parte hartuko duzu. Egun gutxi barru Reale Arenatik tour bat zozketatuko da, uztailari dagokion promozioa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!