CD LEALTAD – SANSE (IGANDEA, 12:00)

Beste pauso bat

Vídeo

Sanse Asturias aldera doa Villaviciosako CD Lealtadi bisita egiteko. Txuri-urdinak momentu onean doaz, laugarren taulan eta ilusioz goran jarraitzeko liga amaiera arte. Azken garaipena, heldutasun handikoa, Caudalen aurka, baikortasunez bete ditu mutilak igandean beste emaitza on bat lortzeko

Etxekoak ez dira une goxoa igarotzen ari. Jeitsiera postuetan, maila mantentzeko borrokan dira eta horrek arerio are eta arriskutsuagoan bihurtzen du. Etxean sendo egitea da haien beharra behetik ateratzeko. Donostiarrek heldutasuna erakutsi beharko dute puntuak etxera ekartzeko.

Deialdia ondorengoa da: Garrancho, Bastida, Alex U., Ugarte, Lapeña, Le Normand, Muñoz, Arrieta, Sanz, Guevara, Saenz, Muguruza, Calvillo, Capilla, Olaizola, Gorostidi, Davila eta Celorrio. 

3. Maila: Santurtzi – Real C (igandea, 11:15)

Gure hirugarren taldea, Sanse bezala, urte bikaina betetzen ari da. Hazten ari dira futbol mailan lehiaketaren bidetik eta, gainera, emaitza onak lortuz. Ez da berezko helburua, baina denoi goran egotea atsegin zaigu. Igande honetan Santurtzin jokatuko dute. Froga ona gure gazteentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!