VIAJES INTERRÍAS FF 4 - 3 REAL SOCIEDAD

Bidegabeko porrota

Gure bigarren taldeak bidegabeko porrota jasan du, azken minutuko gol baten ondorioz, lau eta hiru galdu baitu Viajes Interrías fútbol femenino taldearen aurka Novo San Pedro zelaian.

Intentsitate handiko hasiera, bi areetara iritsierekin baina, eraginkortasun handiegirik gabe. Lehenengo iritsierak etxeko taldearenak izan badira ere, lehenengo aukera argiak Realak izan ditu, area barrutik jaurtitako eta gutxigatik desbideratuta irten den Intzaren jaurtiketa, Patricia Curbelo atezainak harrapatu duen Sarriegiren jauriketa, edota, atezainak zailtasunez alderatu duen Guridiren faltako jaurtiketa. Hala ere, txuri-urdinak hoberen zeuden momentuan iritisi dira etxeko taldearen lehen bi golak. Lehena, eskuin hegaleko erdiraketa errematatu du Jenny Corros aurrelariak bigarren zutoinean, eta bigarrena, baloia area hertzean lapurtu eta sarera bidali du baloia Lombarderok. Hala ere, balantza etxeko taldearen alde jartzen ari zela zirudienean, Guridik distantziak murriztu ditu, area barrutik egindako jaurtiketa baten bitartez, eta deskontuan, eta Julia Arrulak Reala bizirik mantentzen duen geldialdi baten ondoren, Sarriegik berdinketaren gola egin du, bikain definitutako tiro gurutzatu batekin.

Aldagelatik igaro ondoren, etxeko taldeak ez du asko behar izan berriro ere aurretik jartzeko. Kornerretik erdiratutako baloia buruz errematatu eta sarera bidali du Paulak. Gorka Álvarezen jokalariek behin eta berriz saiatzen jarraitu dute, eta arerioaren areatik gertu baloia berreskuratu ondoren, Maren lezetak berdinketa ezarri du, baloia area kanpotik eskuadrara bidaliz. Partida amaitzeko hamar minutu falta zenean, donostiarrek aurretik jartzeko aukera bikoitza izan dute, biak langan jotzen amaitu dutelarik. Lehena, eskuin hegaletik egindako jaurtiketa, eta bigarrena, horren alderaketan Helenek egindako buru errematea. Azken minutuetako zurrunbiloan, azkenik, etxeko taldeak garaipena lortu du Machado kapitainak area kanpotik boleaz egindako gol bikain batekin.

Realak aurkariak baino aukera gehiago izan ditu partida eramateko, baina ezin izan dute Sanxenxotik punturik eraman. Datorren astean Zubietara itzuliko dira Athletic Club C taldearen aurkako derbirako.

We are Real!


Fitxa teknikoa:

Viajes Interrías Fútbol Femenino: Patricia Curbelo, Goretti, Nerea González, Alba, Catarina, Jennifer (Sara, min. 82), Nerea, Andrea, Tatiana, Paula eta Alicia. 

Real Sociedad: J. Arrula, H. Uranga, Solo, Omaya, Mati, Estrada (Etxebeste, min. 66), Maren, Naroa (Azpirotz, min. 86), Sarriegi, Intza (Ixi, min. 86) eta Guridi (Helene, min. 80).

Golak: 1-0: Jenny Corro, min. 23; 2-0: Lombardero, min. 24; 2-1: Guridi, min. 35; 2-2: Sarriegi, min. 47; 3-2: Paula, min. 52; 3-3: Maren, min. 67; 4-3: Machado, min. 97.

Epailea: Miguel Oliveira. Kanpoko Solo eta Omaya zigortu eta Gorka Álvarez entrenatzailea kanporatu ditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!