real sociedad 8-1 ud tacuense

Abiadura handian

Vídeo

Realak garaipen berri bat lortu du Zubietan UD Tacuenseren aurka. Txuri-urdinek seigarrena jarraian dute gaurkoarekin eta Kopako postuetan sendotzen dira.

Partida kontrolpean izan du uneoro Realak. Hasi bezain pronto, Titayk aurretik jarri du Reala lehen aukeran. Etxekoak bigarrenaren bila joan dira eta Beristainen burukada batean gola egin du. Sei minututan Realak neurketa bideratu du.

Tacuensek aukera izan du partidan sartzeko baina langak saihestu du 2-1koa. Ondoren, Manu atezainaren aurrean bakarrik geratu da eta hirugarrena sartu. Gipuzkoarrek beste bi gol sartu dituzte Titay eta Leyre Fernandezi esker lehenengo zatiko azkenengo hamabost minutuetan.

Bigarren zatian Igor San Miguelen taldeak erasoan jarraitu du, neurketa borbilduz. Nahikari, Beristainen eta Leire Bañosen golekin partida amaitu da. Aurretik, Tacuensek berea egin du. Hurrengo astean Sevillara joango dira Real Betis Feminasen aurka jokatzeko. Garaipen honekin Realak 38 puntu ditu eta zazpigarren postuan kokatzen da.

Fitxa teknikoa:

 

Real Sociedad: Mariasun, N.Sánchez , Soldevila, N.Mendoza (Iraia,min.45), Gaste, Chini, Titay (Leire Baños,min.60), Beristain, Manu (Cirauqui,min.55), Leyre Fernández (Aintzane,min.45), Nahikari.

 

Tacuense: Pilar Gonzalez, Laura Dorta, Tibiabin Perez, Selene Padron (Estela Jaramillo, min.68), Patricia Ojeda, Jessica Marquez (Tania Carballo,min.45), Andrea Marrrero, Nisamar Perez (Lara Lorenzo,min.45), Aleksandra Zaremba (Diana Pereira,min.77), Celia Ruano, Raquel Gil.


Golak:
1-0.min.1: Titay. 2-0, min. 6: Beristain. 3-0,min.27: Manu. 4-0,min. 37: Titay. 5-0,min.41: Leyre Fernández. 6-0, min.60: Nahikari. 6-1,min.65: Andrea Marrero. 7-1,min.72: Beristain. 8-1,min.93: Leire Baños.

 

Epailea: Pardero Puente. Txartel horia erakutsi dio Selene Padroneri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!