AD Ceuta izango da Errege Kopako bigarren kanporaketan izango dugun aurkaria. Gaur eguerdian Espainiar Fubol Federakuntzaren egoitzan eginiko zozketaren ondorioz, datorren urteko urtarrilaren 11n edo 12an Alfonso Murube bisitatuko dugu. Aurrekari bat dago, 64/65 denboraldikoa; joaneko neurketan 3-2 galdu genuen, eta itzulian 4-0 irabazi.