SANSE 3 - 1 NAVALCARNERO

Agurra garaipenarekin

Vídeo

Sansek Jose Luis Orbegozori agur esan dio aurtengo denboraldian 3-1 irabazita Navalcarneroren aurka. Txuri-urdinek merezitako garaipena lortu dute nagusi agertuaz jaitsiera jokoan zuen arerioaren aurrean

Gipuzkoarrak norgehiagokaren lehenengo minutuetatik nagusi izan dira eta Navalcarneroren areara arriskuarrekin iritsi dira. Lehenengo abisua Le Normandek eman du, baina bere burukada langak saihestu du. Minutu gutxira, Olaizolaren errematea zutoinetik gertu joan da kanpora. Lana eta erasoan behin eta berriz joateak saria izan du eta Merquelanzen bolea gurutzatu batean Sanse markagailuan aurreratu du. Neurketaren erritmoa etxekoek jarri dute, hala ere Navalcarnerok korner batean partida berdindu du norgehiagoka. Txuri-urdinek lehenengo zatiko azkenengo jokaldian sartu dute bigarrena Calvilloren erremate gurutzatu batean.

Sansek baloia eta aukerak monopolizatu ditu bigarren zatian. Talde madrildarrak berdinketa bilatu du, baina Giralten geldiketak Navalcarneroren gola saihestu du. Txuri-urdinek neurketa bideratu dute ordu erdia igaro denean. Kanpoko atezainaren sakeak defentsa batean jo du eta baloia sarera joan da. Etxekoek abantaila handiagotzeko abaguneak izan dituzte, baina emaitza ez da mugitu.

Sanse hamargarren postuan kokatzen da 50 punturekin. Hurrengo jardunaldian txuri-urdinek La Palma bisitatuko dute denboraldiko azkenengo jardunaldian Mensajeroren aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Giralt, Ibarbia, Le Normand, Lapeña, Rodrigues, Sanz (Zubimendi, min. 76), Sangalli, Calvillo (Muguruza, min.71) Olaizola, Merquelanz, Bautista (Jauregi, min.79).

Navalcarnero: Olmedo, Estevens, Catena, Jesus, Jose Antonio, Jaume, Buil, Alonso (Joaquin, min.62), Cifo (Barbosa, min.75), Adan (Fran, min.60), Chema.

Golak: 1-0: Merquelanz,min.11. 1-1: Catena,min.29. 2-1: Calvillo,min.45. 3-1: Catena (p.p),min.73.

Epailea: Galech Apezteguia. Txartel horia erakutsi die etxeko Calvillo eta Olaizolari eta kanpoko Alonso eta Catenari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!