BARAKALDO CF 5-0 REAL C

Ahazteko modukoa

Gure hirugarren taldeak 5-0 galdu du Barakaldoren aurka Lasesarren etxekoak hasieratik amaierara nagusi izan diren partida batean. Ahazteko modukoa.

Bizkaitarrek hobeto ekin diote partidari eta ordu laurdena bete eta gutxira markagailuan aurrea hartzea lortu dute. Pedernalesek, ezkerretik, baloia arean jarri du eta Garroren aldaratzearen ondoren, baloiak Leteren gorputzean jo du eta atean sartu da. Oso zorte txarra. Handik gutxira iritsi da bigarrena, Santiagoren bidez, area barruan aldaratze bat aprobetxatu ondoren. Txuri-urdinen artean argiena Pontonesen bitartez iritsi da, etxekoen defentsak atepetik azken momentuan aldentzea lortu duen erremate batekin. Orozkok lehen zatiko azkena izan du Fragak bi alditan harrapatu duen burukada batekin.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Isuskizak bizkaitarren garaipena bideratu du Santiagoren erdiraketa buruz barrura bidali ostean. Etxekoek arriskua sortzen jarraitu dute eta Bujanek, kontraeraso batean, ez du barkatu buruz burukoan. Azken txanpan, Pachecok, boleaz, partida erabakita utzi du Barakaldoren bosgarren gola sartuta.

Porrot gogorra gure hirugarren taldearentzat. Lehenbailehen ahaztu eta datorren asteburuan Zubietan Calahorraren aurka jokatuko den partida prestatzera.

Fitxa teknikoa:

Barakaldo CF: Unai, Pedernales, Artetxe, Gaztañaga, De Jesus (Sagastibeltza, min. 79), Huidobro, Molina (kap.), Bujan (Pacheco, min. 79), Isuskiza (Kako, min. 79), Txoperena (Santiago, min. 22) eta Orozko (Cortezon, min. 81).

Real C: Fraga, Merino, Zubelzu (kap.), Lete, Ropero, Garro, Guibelalde (Astiazaran, min. 68), Arruti (Eceizabarrena, min. 57), Pontones (H. Martin, min. 79), Ramirez eta Gorosabel (Arenzana, min. 68)

Golak: 1-0: Lete (b.a.), min. 17; 2-0: Santiago, min. 26; 3-0: Isuskiza, min. 49; 4-0: Bujan, min. 73; 5-0: Pacheco, min. 90.

Epailea: Munarriz Mateos. Txartel horia erakutsi die etxeko Isuskizari eta kanpoko Leteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!