Sansek Granadaren aurka galdu du gaur gauean Nuevo Los Carmenesen. Txuri-urdinek ahazteko moduko lehen zatia izan dute, lehen 30 minutuetan bost gol sartu baitizkiote. Atsedenaldira iritsi aurretik, donostiarrek lehen gola lortu dute, eta bigarren zatiari energia berrituarekin egin diote aurre, hasi eta minutu gutxietara bigarrena sartuz. Gure filialak borrokan jarraitu du, baina ezin izan du punturik atera.
Lehen zatia hasi eta berehala, etxekoek aurrea hartu du Fayeren golari esker eta, handik gutxira, Fayek bigarrena jarri du. Gipuzkoarrek ez dute erreakzionatzen jakin eta hirugarrena Alcarazen areaz kanpoko jaurtiketa batekin iritsi da. Granadarrek erasoan jarraitu du eta Solak laugarrena sartu du Alemañ-en paseari esker. Gure taldea ez da aurkaria geldiarazteko gai izan eta Oscarrek 5-0ekoa jarri du markagailuan 30. minutuan. Lehen zatiko azken txanpan, Ochiengek baloia erdiratu eta Carrerak errematatu du txuri-urdinentzat lehena jartzeko.
Donostiarrak askoz hobeto atera dira atsedenalditik bueltan eta Mikel Rodriguezek bigarren gola sartu du. Ondoren, erasora atera dira, geldikako jokaldiekin, erdiraketekin... eta Dani Diaz aldea murrizteko zorian egon da areaz kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez. Minutuak aurrera joan ahala emaitza berdintzeko aukera gero eta urrunago geratu da. Txuri-urdinek ez dute amore eman, baina ezinezkoa izan da markagailua aldatzea.
Sansek ez du bere eguna izan eta, bigarren txanpan gogoz saiatu arren, ezin izan dio lehen zatiaren hasiera kaskarrari buelta eman. Dinamika alda dadin lanean jarraitu behar da hurrengo jardunaldian, FC Andorraren aurka. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Granada CF: Luca, Casadesús (L. Williams, min. 79), Lama, Oscar, Diallo (Hormigo, min. 46), R. Alcaraz (M. Trigueros, min. 54), P. Alemañ, Sergio Ruiz (kap.), A. Sola, S. Faye (José Arnaiz, min. 54) eta Pascual (M. Bouldini, min. 75).
Sanse: Fraga, Dadie (Garro, min. 46), P. Rodríguez (kap.), Balda, Agote (Lebarbier, min. 46), Carbonell, M. Rodríguez (Marchal, min. 77), G. Gorosabel, Ochieng (Díaz, min. 46) , Orobengoa (Mariezkurrena, min. 56) eta Carrera.
Golak: 1-0: S. Faye, min. 3; 2-0: S. Faye, min. 8; 3-0: R. Alcaraz, min. 11; 4-0: Sola, min. 22; 5-0: Oscar, min. 30; 5-1: Carrera, min. 43; 5-2: M. Rodríguez, min. 50.
Epailea: Miguel González. Txartel horia erakutsi dei etxeko Diallo eta Casadesusi eta kanpoko Agote, Ochieng, Carbonell eta Gorka Gorosabeli.