Jon Magunazelaia

Akordioa SD Eibarrekin joka dezan

Reala eta SD Eibar akordio batera iritsi dira Jon Magunazelaiak talde armaginean joka dezan.

Realak eskerrak eman nahi dizkio Magunazelaiari klubean egon den urteetan erakutsitako konpromisoagatik, arduragatik eta profesionaltasunagatik, eta, aldi berean, bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa dio.

Jon Magunazelaia jubenil mailan iritsi zen Zubietara, eta bertan hasi zen formatzen jokalari txuri-urdin gisa. Mailaz igotzen joan zen pixkanaka 22-23 denboraldian lehen taldearekin debuta egin zuen arte, AC Omonia Nicosiaren aurkako neurketa batean. Harrezkero, Eibarko aurrelariak 21 neurketa ofizialetan defendatu ditu gure koloreak. Eskerrik asko, Jon. Zorte on etorkizunean!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!