Realeko emakumezkoen taldeak Albacete hartuko du z7an 12:00etatik aurrera. Txuri-urdinak joko eta emaitza dinamika on batean murgilduta daude, Kopako postuetaraino iritsita. Bederatzi gol lortu dituzte azken bi neurketetan gipuzkoarrak, nagusi izanda 90 minutuetan eta definizio handiarekin.
Gaztela-Mantxako taldea jaitsiera postuetatik kanpo dago, baina puntu batera du arriskua. Albacetek gol asko jasotzen ditu, 61 gol 22 jardunaldietan, eta etxekoek bolada onarekin dabiltza ateari begira. Hala ere, estatistika alde batera utzi eta kontzentrazio handiarekin aurre egin beharko dute norgehiagoka Zubietakoek saria lortzeko. ETB1-ek zuzenean eskainiko du partida.
Deialdia ondorengo jokalariek osatzen dute: Cris, Mariasun, N. Sanchez, Gaste, Iraia, N. Mendoza, Soldevila, L. Baños, Itxaso, Chini, Etxezarreta, Cirauqui, Beristain, Aintzane, Leyre F., M. Zelaia, Manu, Nahikari. Titay Calvo baja medikoa da, “kuadrizepsean mina”. Nerea Eizagirre 17 urtez azpiko espainiar selekzioarekin dago eta Sandra Ramajo baja da erabaki teknikoarengatik.
Zaleentzat aholkua
Zubietan igandean espero den zale kopurua dela eta, emakumezkoen partida eta futbol alebinaren jardunaldia, denborarekin joatea gomendatzen da.
 
     Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin