Alberto Gorriz Echarte

Vídeo

Alberto Gorriz Echarte 1958ko otsailaren 16an jaio zen Irunen. Bere ohiko posizioa defentsa zen central bezala. Realean neurketa gehien (599) jokatu dituen jokalaria da, baita ere Lehen Mailan (461). Bi Liga, Errege Kopa bat eta Superkopa bat irabazi zituen.

Kirol ibilbidea

Alberto Gorrizek Realean jokatu zuen bere ibilbide osoan zehar. San Marcial eta Touring taldeetan jokau ondoren Sansera iritsi zen 1977-78. denboraldian. 60 neurketa jokatu zituen.

1979ko urtarrilaren 10ean Realeko lehen taldearekin debutatu zuen Kopako neurketan Lleidaren aurka. Txuri-urdinek 0-1 irabazi zuten. Ligan 1979ko apirilaren 14an debutatu zuen Rayo Vallecanoren aurka. Realak 0-4 irabazi zuen.

Hamaikakoan ezarri zen 1980-81. denboraldian eta hamabi denboraldi izan zen bertan. Azken neurketa ofiziala 1993ko ekainaren 13an jokatu zuen, Atotxan jokatu zen azken neurketan.

Internazional bezala 12 neurketa jokatu zituen espainiar selekzioarekin eta 1990ko Italiako Munduko Txapelketan parte hartu zuen gol bat lortuz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!