Reala Bigarren Mailara jaitsi zen 2007ko ekainaren 17an Valenciaren aurka berdindu ondoren (3-3). Partida oso zaila izan zen eta gipuzkoarrek ezin izan zuten hiru puntuak lortu. Abantaila lortu zuten Garitanoren golaren bidez, baina etxekoek markagailua irauli zuten hamabost minutuetan. Villa eta Victor Lopez (bere atean) izan ziren golegileak. Aldiz, Reala ez zen uzkurtu eta partida berdindu zuen Diaz de Cerioren golaren bidez. Garaipena bilatu zuen, baina ezin izan zuen lortu eta neurketa berdinketan amaitu zen Estrada eta Morettiren golekin, biak bere atean.
Hamar urte pasa dira jada. Hiru denboraldi igaro ostean Reala Lehen Mailara itzuli zen. Momentu txarrak igarotzen dakiela erakutsi du taleak. Aldapan gora jarri diren egoerak irauli ditu eta azken urteetan Europara iritsi da. Behin Champions League txapelketa jokatzen eta hurrengo urtean Europa League txapelketako ligaxkan da jada. Aldaketa bikaina!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin