REAL SOCIEDAD 0-1 SEVILLA

Altxa beharra dago

Vídeo

Realak 0-1 galdu du arratsalde honetan Sevillaren aurka. Zelaian ikusi den berdintasuna ezin izan da markagailuan adierazi.

Etxekoak neurketaren jabetasuna izan dute lehenengo zati honetan. Kontrol hori, aldiz, ez da golean gauzatu. Kanpokoen jokaldirik arriskutsuena Nagorerena izan da, Mariasunen geldiketari esker ate barruan sartu ez dena. Gipuzkoarrek berea ere izan dute, Manuk hain zuzen ere, baina Sevillako atezainak jokaldi hori aldendu du. 25. minutuan heldu da kanpokoen gola, korner batean, area barruan sortutako jokaldi eroari amaiera eman ondoren.

Bigarren zatian Realak jarraitu du neurketaren mendekotasuna izaten, baina oraingoan jokaldi arriskutsu gehiago sortuz. Sevillak joko hori gelditu nahi izan du, jokaldi askori geldotasuna emanez. Ia azkeneko minutuan, ezker-hegaletik jaurtitako zentro bat etxeko jokalari baten burukadan amaitu da, eta honek zutoinean jo du. Hor egon da berdinketa.

Honela, txuri-urdinak punturik eskuratu gabe jarraitzen dute Ligan, eta Espanyolen futbol zelaia bisitatuko dute hurrengo astean.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, L. Baños, Iraia, N. Mendoza, Bea (Gaste, min. 74), Titay (Nahikari, min. 56), Beristain, Manu, Zornoza, Michi.

Sevilla: Pamela, Rocio, Lucía (M. Gomez, min. 87), Nagore, Oliva (Amparo, min. 60), Ali, Jeni (Natalia, min. 67), Bores, Martina, Maite, Blanca (Andrea, min. 76).

Gola: 0-1: Rocio, min. 26

Epailea: Casal Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Bea, Gaste eta Iraiari, eta kanpoko Ali, Blanca, Martina eta Luciari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!