REAL SOCIEDAD 2-1 SEVILLA FC

Amaiera bikaina

Vídeo

Ez zegoen denboraldia amaitzeko modu hoberik, garaipen batekin baino. Realak ametsetako urte bat agurtuko du. Hasieratik bukaerara, bikain jokatuz eta Europako postuetatik irten gabe. Laugarren urtez jarraian Imanol Alguacilen taldeak garaipena lortu du. Europa ohitura bat izaten hasi da eta orain, gainera, plater izarra dastatuz, Txapeldunen Liga.

Reale Arenak benetako festa eguna bizi izan du. Lehenik eta behin, txuri-urdinek, emaitzaren presiorik gabe, Sevilla menderatu dute Brais Mendez eta Choren golekin. Ondoren, ospakizuna, denboraldi honetan inoiz ez bezala gozatu duen talde bati emandako estadio batekin. Norgehiagoka, polita eta gizpuzkoarrekin nagusi, aurkari zoriontsu eta arrakastatsu baten aurka. Irabazten bukatzea beti da polita eta Realak, andaluziarrek baino futbol gehiago jarriz, hiru puntuak eskuratu ditu guztira 71 lortzeko. Izugarria.

Asier Illarramendiren agurrerako ere amaiera ezin hobea izan da. Gure kapitainak bere azken partida jokatu du gaur arratsaldean eta zale txuri-urdinek merezi bezala agurtu dute.

Abuztuan ikusiko dugu elkar, liga berriko partidekin etaTxapeldunen Ligarekin. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Pacheco, Rico, Illarra (cap)(Oyarzabal, min.60), Zubimendi (Merino, min.60), Brais Méndez, Barrene (Guevara, min.60), Take (Cho, min.72) eta Sorloth (Carlos Fernández, min.75).

Sevilla FC: Dmitrovic, Montiel (Navas, min.9), Badé, Gudelj (cap)(Nianzou, min.46), Hormigo (Telles, min.46) Gueye, Manu Bueno (Suso, min.60), Lamela, Óliver, Papu Gómez (Tecatito, min.68) eta Rafa Mir.

Golak: 1-0: Brais Méndez, min.28. 2-0: Cho, min.73. 2-1: Lamela, min.77.

Epailea: Del Cerro Grande. Txartelik gabe.

Asistentzia: 35.065 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!