SANSE 1-3 AD CEUTA

Amaiera geza

Vídeo

Sansek 1-3 galdu du gaur arratsaldean Ceutaren aurka Anoetan xehetasun txikiek kanpokoei mesede egin dieten neurketa batean. Txuri-urdinek zapore mingotsarekin ixten dute urtea. 

Donostiarrak berehala jarri dira aurretik. Mariezkurrenak pase on bat egin dio Marchali eta honek atezaina gainditu du baloia loratuz. Gure bigarren taldea sendo aritu da atzean, baina atsedenaldia iristear zegoela, Zalazarrek norgehiagoka berdintzea lortu du.

Bigarren zatia ceutarren beste gol batekin hasi da, neurketa aldapan gora jarriz. Are gehiago zaildu da epaileak aurkarien alde zalantzazko penalti bat adierazi duenean (a zer asteburua!). Azken txanpan, txuri-urdinek aldea murrizteko ahaleginak egin dituzte, baina abagune argiak izan arren, ezin izan dute golik sartzea lortu eta porrot batekin agurtu dute urtea.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Garro (Dadie, min.82), Peru Rodríguez, Balda (kap.), Mikel Rodríguez (G. Gorosabel, min.59), Aguirre, Eceizabarrena (Díaz, min.59), Astiazarán, Marchal (Ochieng, min.59) eta Mariezkurrena (J. Gorosabel, min.75).

AD Ceuta: Delgado, Anuar, Hernández (kap.), González, Matos (Redruello, min.92), Lachhab, Zalazar (Bodiger, min.73), R. Díez, Ahmed (De la Fuente, min.79), Koné (Salvi, min.92) eta Obeng (Martínez, min.79).

Golak: 1-0: Marchal, min.7. 1-1: Zalazar, min.43. 1-2: Koné, min.50. 1-3: R. Díez (pen.), min.70.

Epailea: Andrés Fuentes. Txartel horia atera die etxeko Mikel Rodríguez, Kita, Ochieng, Aguirre eta Baldari eta kanpoko Ahmed, Matos, Lachab, Hernández eta R. Diezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!