Realak porrota jasan du gaur goizean Alavesen aurka Loinazen jokatutako Euskal Herria Kopako finalerdian hiru eta lauko emaitzarekin. Txuri-urdinek ezin hobeto hasi dute partida eta ordu laurdena bete eta gutxira markagailuan aurrea hartu dute Ceciliaren burukadari esker Amaiurrek jarritako erdiraketa baten ondorioz. Gemmak, handik gutxira, aldea handitu ahal izan du langan jo duen errematearekin. Baina atsedenaldiaren aurretik eta bost minututan, emaitza iraultzea lortu dute gasteiztarrek Sanadriren eta Carrilloren (bi) golei esker
Realak erreakzionatu nahi izan du, baina Alaves izan da berriro gola egin duena Armengolen bitartez, partida ia erabakita utziz. Txuri-urdinek dena eman dute amaieraraino eta Gemmak eta Amaiurrek emozioa jarri diote partidari azken minutuetan, baina ez da nahikoa izan. Hirugarren eta laugarren posturako partida datorren larunbatean jokatuko dute Oñatin 18:00etatik aurrera SD Eibarren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Lete, Maddi (Emma, min. 62) (kap.), Tejada, Etxezarreta, Nuria R., Gemma, Pleuler, I. Arnaiz (Mirari, min. 64), Cecilia (Izarne, min. 82), Amaiur eta Franssi.
Deportivo Alaves: C. Cornejo, Gastearena (Auñón, min. 46), Ohale, S. Majarin, Nerea Nevado, Miriam (kap.), Miku (Cholvi, min. 66), L. Chamorro (Armengol, min. 46), Ane Miren (Queralt, min. 78), Sanadri (Aznar, min. 46) eta Carrillo (Errasti, min. 57).
Golak: 1-0: Cecilia, min. 18; 1-1: Sanadri, min. 35; 1-2: Carrillo, min. 38; 1-3: Carrillo (p.), min. 40; 1-4: Armengol, min. 55; 2-4: Gemma, min. 90; 3-4: Amaiur, min. 92
Epailea: Gallastegui Perez. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin