Junior FC 2-1 Real Sociedad

Amaieraraino borrokatu dute

Gure belar hockeyko taldeak 2-1 galdu du Junior FCren aurka. Txuri-urdinek oso ondo defendatu dituzte ligako talde onenetako baten erasoak, baina ez dute punturik lortu.

Etxeko taldea izan da lehena gola sartzen. Berta Serrahimak bere taldea aurreratu du lehen laurdena bukatu baino lehen. Donostiarrek ez dute behera egin eta berdinketa jarri dute markagailuan. Sofia Darnayk, jokaldi on baten ondoren, 1-1ekoa sartu du. Txuri-urdinek ondo defendatu dute aurkaria, eta kopurua handitzea eragotzi dute. Azken laurdenean Kataluniako taldeak 2-1ekoa jarri du Laura Boschen golarekin.

Txuri-urdinak azken unera arte borrokatu dute, baina ezin izan dute txapelketako bigarren sailkatua gainditu. Datorren astean Club Egara hartuko dute. Atxurrak gora!

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!