REAL SOCIEDAD 1-2 PARIS SAINT-GERMAIN

Amets egiteko aukerarik gabe

Vídeo

Oso zaila zen eta ezinezkoa izan da. Reala UEFA Champions Leaguetik kanpo geratu da gaur gauean Paris Saint Germainen aurka bat eta bi galdu ostean. Kanpokoek euren nagusitasuna erakutsi dute harrotasunez betetako talde baten aurka, dena eman duena, baina ez dio eman Frantziako erraldoia estutasunetan jarri ahal izateko.

Reala oso ondo sartu da neurketara, Beckerren erdiraketa on batekin, atzealdeak estu eta larri urrundu duena. Paristarrek erantzun bikaina eman diote Barcolaren erremate batekin, Remirok oinarekin salbatu ahal izan duena. Ordu laurdenean ametsa amaitzen hasi da. Mbappék, jokaldi ikusgarri batean, huts eta batekoa sartu du, Reale Arena hotz utziz. Reala sortzen saiatu da, baina asko kostatu zaio. Kubo, atsedenaldia baino lehentxeago, urrutitik saiatu da Donnarummaren eskuineko eskuadratik urrutiegi joan ez den ezkerkada batekin.

Bigarren zatian, hamar minutura, kontraeraso azkar batek Mbappe bakarrik utzi du Remiroren aurrean eta behetik gainditu du. Frantsesak nagusi izan dira une oro eta hori markagailuan islatu dute euren izar handienaren bi jokaldi bikainekin. Reala harro agertu da eta orduan izan ditu abagune onenak. Barreneri gol bat baliogabetu diote milimetroengatik jokoz kanpo zegoelako eta Oyarzabal ere ‘zazpiaren’ erdiraketa bat errematatzeko oso gertu egon da. Zubimendik ere gola sartzeko aukera izan du, Traoreren atzerapausoan, baina jaurtiketa desbideratuta joan zaio. Argiena, Turrientesen bat, baina ezta horrela ere. Merinok, azkenean, Olasagastiren beste aukera on baten ondoren, donostiarren ohorearena markatu du.

Amaitu da hemen Europako abentura txuri-urdina. Une ahaztezinak eta oroitzapenerako erakustaldiak utzi dizkigu. Orain LaLigan estutzea tokatzen da, hurrengo denboraldian berriro errepikatzeko. We are Real. 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré, Zubeldia (Pacheco, min.77), Le Normand, Javi Galán, Zubimendi (Olasagasti, min.82), Merino, Brais Méndez (Turrientes, min.61), Take, Becker (Barrene, min.61) eta Oyarzabal (kap) (André Silva, min.77).

Paris Saint-Germain: Donnarumma, Hakimi (Soler, min.82), Lucas Beraldo, Lucas, Nuno Mendes, Vitinha, Fabián (Ugarte, min.77), Zire-Emery, Barcola (Kang-In Lee, min.46), Dembelé (Kolo Muani, min.82) eta Mbappe (kap).

Golak: 0-1: Mbappé, min.15. 0-2: Mbappé, min.56. 1-2: Merino, min.89.

Epailea: Michael Oliver (Ingalaterra). Txartel horia erakutsi die etxeko Take eta Zubeldiari eta kanpoko Lucas Beraldo, Hakimi eta Dembeleri.

Asistentzia: 39.336 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!