RCD Espanyol 0 - 1 Real Sociedad

Ametsetako astea

Vídeo

Realak bigarren garaipena segidan kateatu du RCD Espanyol C.E. Dani Jarquen menperatu ondoren Marta Cardonak bigarren zatian burututako jaurtiketa trebe bati esker.

Partida gipuzkoarren alde hasi da. Etxekoen abiatze boteretsu baten ondoren, Gonzalo Arconadaren jokalariek beraien jokoa ezarri dute zelaian eta norgehiagoka menderatu dute. Barbara Latorre markagailua irekitzeko puntuan egon da hasi eta minutu gutxira jokaldi itzel bat eta gero. Espanyolek bere aukera kontraerasoan bilatu du. Adriana Nanclaresek ez du utzi hauek aurretik jartzea. Txuri-urdinen aurrelariek gola bilatu dute amorerik eman gabe, baina atzealde kataluniarra oztopo handia izan da. Lehen denbora etxekoen erasoarekin amaitu da eta atea ikusteko gertu egon dira. Zati amaiera bizia.

Bigarren denbora aldaketa bikoitzarekin hasi da. Manuela Lareo eta Leire Baños zelaira sartu dira Maddi Torre eta Nerea Eizagirreren ordez, hanka freskoak gola bilatzeko. Lehia handia bizi da bi aldeetan, norgehiagoka azkar batekin eta hainbat aukerekin bi taldeentzat, baina onena iristear zegoen. 65garren minutuan Marta Cardonak areaz kanpoko jaurtiketa baten aldeko apustua egin du eta, oraingoan bai, atearen barruan amaitu du. Gipuzkoarren borrokak eta asmoak saria lortu du. Gainontzean berdintsu jarraitu du partidak bi taldeen aldetik, Adriana Nanclares izugarri batekin zeinak kataluniarrek berdintzea ekidin duen izan dituzten aukeretan. Amaierako txistua eta bigarren garaipena, oraingoan etxetik kanpo. 

Bigarren garaipena segidan, ‘Sua-Irabazi Arte’ Zinemaldian aurkeztu eta hurrengo egunean. Ametsetako astea. Datorren jardunaldian, Gonzalo Arconadaren jokalariek Athletic jasoko dute euskal derbian. Itxura ona du.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucía, Maddi (Manu, min.46), N. Mendoza, Iraia, Etxezarreta, Itxaso, Bárbara (Olaizola, min.80), N. Eizagirre (Baños, min.46), C. Bautista, M. Cardona (Tejada, min.84).

RCD Espanyol: Mimi, Ayaka (E. Del Estal, min.62), Soldevilla (Paula M. min.76), Inés, C. Baudet, A. Torrada, Brenda, E. Julve, Ainhoa M. (Yiyi, min.72) , Dulce Q, Alvarado (Débora, min.58). 

Golak: 0-1: M. Cardona, min. 65 

Epailea: Eugenia Gil Soriano. Etxeko C. Baudeti txartel horia atera dio.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!