Sansek Andorra FC izango du aurkari Bigarren Mailara igotzeko lehen kanporaketan. Txuri-urdinak maiatzaren 15ean, larunbatean, jokatuko du norgehiagoka Almendralejoko Francisco de la Hera zelaian.
Kanporaketa honetako irabazlea Smartbank Ligako azken kanporaketarako sailkatuko da. Multzoko lehen postuan geratu denez, Sansek abantaila txiki bat izango du: Andorraren aurkako partida eta luzapena berdinketan amaituz gero, azken kanporaketarako sailkatuko da eta ez da penalti jaurtiketarik izango.
Andorra Fc taldeak hirugarren postuan bukatu du Bigarren B Mailako bere multzoan. Entrenatzaile Eder Sarabia dute eta jokalarietako bat Victor Casadesus Realeko jokalari ohia da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin