Realak akordio bat lortu du Nahikari Garcia jokalariarekin bere kontratua 2021eko ekainaren 30a arte luzatzeko, aurreko kontratua denboraldi honetan amaitzen zen. Aurrelari internazional gazteak Realaren proiektuarengatik egin du apustu hazten jarraitzeko, Frantziako Mundialean Espainiako selekzioaren ikurretako bat izatea eraman duen proiektuarengatik hain zuzen ere.
“Realaren momentua da”
“Realaren momentua da”
Nahikarik bere ilusio eta poztasuna agertu du Real Sociedad TVren kameraren aurrean. “Realaren momentua da, Kluba egiten ari den proiektuan sinisten dut eta lehen eguneko ilusio eta gogoekin nago”
Prentsaurrekoa Zubietan
Prentsaurrekoa Zubietan
Nahikari Garcia, Jokin Aperribay presidentea eta Garbiñe Etxeberria kirol zuzendaria lagunduta, Zubietako prentsa-aretoan agertuko da arratsaldeko 18:00etan. Prentsaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango da www.realsociedad.eus-en.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin