REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA ETA GIPUZKOAKO OZEANOGRAFIA FUNDAZIOA

Aquariumarekin akordioa berritu da


Realak eta Donostiako Aquariumak elkarrekin jarraituko dute elkarlanean. Gure fundazioaren eta Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioaren arteko harremanak urteak daramatza elkarrekin lanean, eta horrela jarraituko du gaur eguerdian bi erakundeek sinatutako akordioari esker. Andoni Iraola Real Sociedad Fundazioko zuzendariak eta Esther Irigaray, museoko zuzendari gerenteak Reale Arenan sinatu dute akordioa, Xabier Lasaga Aquariumeko marketing eta Komunikazio arduraduna eta Iñigo Diaz de Cerio, gure fundazioako proiektu arduradunarekin batera. 

 Bi erakundeek belaunaldi berrien hezkuntzan oinarritutako konpromisoa indartzen dute. Txikizikloaren antolaketa, itsas ekosistemaren zaintzari buruzko hitzaldiekin edo Amets Bat-eko txikiek Aqueriumera egiten dituzten bisitekin, batasun aberasgarri honetatik sortzen diren ekitaldi garrantzitsuetako bi izaten jarraituko dute. Akordio horri esker, gainera, klub txuri-urdineko bazkideek 2x1 promozioa izango dute Aquariuma bisitatzeko. Txarteldegian bazkide-txartela aurkeztuta, bi sarrera eskuratu ahal izango dira (garestiena ordainduta). Promozio hori maiatzaren 23ra arte izango da baliozkoa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!