Sansek Getxo bisitatuko du Arenasen aurka jokatzeko, ez da aurkari erraza izango azkeneko partida Real Madrid Castillari Madrilen irabazi eta gero. Bolada ona luzatzeko asmoa izango dute Sanseko jokalariek, azkeneko bost astetan egindako lanaren jarraipena izango da biharkoa.
Txuri-urdinak garaipenaren bila joango dira igoerako playoffetara gerturatzeko eta sailkapenaren goiko postuetan sendotzeko. Bost jardunaldi dituzte aurretik eta lehen proba larunbatean izango da arratsaldeko 16etan. Gobelako estadioan talde solidoa eta erregularra da Arenas, eta oso gol gutxi jasotzen ari dira.
Deialdia ondorengoek osatzen dute: Giralt, Garrantxo, Lapeña, Ujia, Le Normand, Arrieta, Ibarbia, Ugarte, Guevara, Merquelanz, Muguruza, Calvillo, Olaizola, Sangalli, Gorostidi eta Jauregi. Sisniega, Sanz, Guridi baja medikoak dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin