BISITA YALE ETA COLUMBIARA

Arimarekin lidergoa

Jokin Aperribayk Yale eta Columbiako Unibertsitateek antolatutako hitzaldi batzuetan parte hartu du aste honetan, Estatu Batuetako bi zentro garrantzitsuenetarikoetan. ‘Arimarekin lidergoa’ izan da honen izenburua, eta Realeko presidenteak klubaren gestioaren eredua aldarrikatu du, baita futbolaren industriak ematen dituen inbertsio aukerak ere.

Lehenengo ekitaldia New Yorkeko Merkataritza Bazkundean ospatu zen, LaLigak antolatutako jardunaldi batean. Bertan Boris Gartnerrek parte hartu zuen, Estatu Batuetako LaLigako zuzendari exekutiboak. Geroago, beste hitzaldi bat izan zuen Yale School of Managment-ean, New Havenen, non Begoña Larzabal (komertzial eta marketin sailaren ardunaduna) eta Imanol Ibarrondok (egitura emozionalaren arduraduna) parte hartu zuten. Hurrengo egunean Columbiako Unibertsitatea bisitatu zuten, non Jokin Aperribayk beste hitzaldi bat eman zuen ezaguna den New Yorkeko unibertsitateko foroan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!