Roberto Olabek Realaren urrezko intsignia jaso du arratsaldean. Reale Arenako auditorioan egindako ekitaldi batean, kontseilariak, urte hauetan guztietan lagundu dioten Zubietako teknikariak, Klubeko langileak eta Meridatik iritsi berria den Sanseko espedizioa bertan zirela, gasteiztarrak Klubaren sari nagusia jaso du Jokin Aperribayren eskutik.
Olabek eskerrak eman dizkie berarekin Zubietan lan egin duten pertsona guztiei, eta "lanean jarraitzeko eta galderak egiteko" deia egin die. Era berean, "aukerak ematen jarraitzeko" eskatu die Klubeko ordezkariei. Aperribayk, Olaberekin bizitako guztia gogoratuz, honakoa aitortu dio: "nik ez zaitut inoiz ahaztuko, ezta Realak ere".
Joan den astean, Zubietako atezainek kamiseta bat oparitu zioten eta argazki polit bat egin zuten oroimenerako. Eskerrik asko guztiagatik, Roberto, eta zorte on etorkizunean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin