SANSE 4-0 RAYO MAJADAHONDA

Arratsalde handia

Vídeo

Sansek garaipen handia lortu du Rayo Majadahonda mendean hartu eta gero etxean. Txuri-urdinrk, lehen zati orekatu baten ondoren, bigarren zatian nagusi izan dira eta jokalari bat gehiago izanda garaipena berretsi dute. Rodrigues, Muguruza, Jauregi eta Merquelanzen golek arratsalde ezinhobea borobildu dut.

Lehen zatia oso orekatua izan da. Bi taldeek arazo handiak izan dituzte defentsak gainditzeko. Bi defentsak oso sendo ibili dira. Zailtasunak izanda urruneko jaurtiketekin saiatu dira txuri-urdinak. Horrela iritsi da Ibarbiaren aukera. Jaurtiketa, aldaratze batean, kanpoko atezainak gelditu du. Lehen zatian bi taldeek ez dute neurketaren nagusitasuna izan.

Bigarren zatian Sanse sendo hasi da. Lehen minutuetan langak Guridiren gola saihestu du. Ondorengo minutuetan Carlitosek txartel gorria ikusi du. Txuri-urdinek, jokalari bat gehiago izanda, nagusitasuna erakutsi dute. Espazioak aurkitu eta aprobetxatu dituzte golak lortu ahal izateko. Rodriguesek, ezkerkada batekin, lehen gola sartu du ondorengo jokaldian. Abaintailarekin Sansek jokaldi azkarrak landu ditu garaipena berresteko. Muguruzak pase sakon bat aprobetxatu du bigarrena egiteko. Txuri-urdinek ez dute etsi eta gol gehiagoren bila joan dira. Beste hamar minutu bikainetan Jauregi eta Merquelanzek hirugarren eta laugarren golak sartu dituzte neurketa amaitzeko.

Txuri-urdinek hiru puntu garrantzitsu batzen dituzte lehen postuetatik gertu jarraitzeko 35 punturekin. Hurrengo astean Toledo bisitatuko dute.


Fitxa teknikoa

Sanse: Zubiaurre, Ibarbia (Arrieta, min.70), Ugarte, Lapeña, Rodrigues, Zubeldia, Guridi, Muguruza, Sangalli (Gorostidi, min.73), Merquelanz, Jauregi (Olaizola, min.82).

Rayo Majadahonda: Miguel Ángel, Villalón (Fidalgo, min.53), Vicente, Cindoncha, Parla, Carlitos, Aitor Núñez, Ñoño (Jorge de Frutos, min.78), Portuga, Jacobo, Jorge Félix (Portilla, min.46).

Golak: 1-0: Rodriguez, min.59; 2-0: Muguruza, min.66; 3-0: Jauregi, min.73; 4-0: Merquelanz, min.81.

Epailea: Dominguez Zapatero. Txartel horia erakutsi die etxeko Ugarte, Ibarbia, Sangalli eta Arrietari eta kanpoko Cindonchari. Carlitosek txartel gorria ikusi du 57. minutuan bi txartel hori ikusi eta gero.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!