Gure bigarren taldeak Lehen Federaziora igotzeko playoffetako finalerako txartela lortu du arratsalde magiko batean, Zubietan. Txuri-urdinek, partida ahaztezin batean, 2-1 gainditu dute Malaga luzapenean igoerarekin amets egiten jarraituzeko.
Lehen zatian gipuzkoarren nagusitasuna argia izan da. Aranburuk lehenengoa izan du hasi eta berehala, baina Amorrek geldiketa ona egin du. Etxarte falta jaurtiketa batekin saiatu da, berriro ere kanpokoen atezainarekin topo eginez, eta handik gutxira gola sartu du, baina hau ez da markagailura igo jokoz kanpo baitzegoen. Donostiarrak nagusi izan dira, partidaren pisua eramanez eta abagune onenak sortuz.
Atsedenaldiaren ostean, malagarrek aurrea hartu dute neurketan izan duten lehen aukera arriskutsuan, Futuk Andrea Riosek jarritako falta bat errematatu ondoren. Gure bigarren taldeak ez du amore eman eta nagusi izaten eta iritsierak pilatzen jarraitu du, Etxarte, Mugabure eta Carreraren saiakerekin. Saria Esteberenak buruz sartutako gol ikusgarri batekin iritsi da, neurketa berdindu eta Zubietari itxaropena itzuliz. Norgehiagoka azken txanpan ireki da hamahiru minutuko luzapenarekin, tentsioa mantenduz.
Luzapenean, taldeak sinesten jarraitu du. Zunzunegik oso gertu izan du gola langa gainetik joan den jaurtiketa batekin, eta, minutu batzuk geroago, Urdampilletak geldiketa izugarri bat egitera behartu du Amor, eskuinkada indartsu baten ondoren. Dena penaltietan erabakiko zela zirudienean, garaipenaren gola iritsi da: Echeverriak baselina ikusgarri batekin definitu du buruz burukoa, Zubietan eromena piztu eta finalerako txartela ziurtatzeko.
Garaipen erraldoia, inoiz ahazten ez den horietakoa, sinesteari utzi ez dion talde baten lana berresteko. Azken erronka, igoera lortzeko final handia, partida bikoitzera izango da, FC Ona Sant Adrià taldearen aurka. Goazen!!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria (Losada, min. 87), Azpirotz, Soroa, Etxebeste (kap.), Carrera, Esteberena, Zunzunegi, Mugabure (Echeverría, min. 76), Aranburu (Urdampilleta) eta Etxarte (Arrondo, min. 64).
Málaga CF: Amor Leigh, M. Farfán (kap.), Marina (Belén, min. 68), Jeni L., Andrea Ríos, Encarni (Yessenia, min. 68), L. Herrera, Arantxa (Agueda, min. 117), Futu (Noemí, min. 96), Andrea Herr eta Alicia (C. Aguilar, min. 85).
Golak: 0-1: Futu, min. 49; 1-1: Esteberena, min. 64; 2-1: Echeverría, min. 116.
Epailea: Nuria Mancebo.Txartel horia atera die etxeko Etxebesteri eta kanpoko L. Herrera, Marina, Yessenia eta Andrea Herr-i.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin