Hazkunde garbian dago emakumezkoen taldea. Txuri-urdinek ez dute porrota ezagutzen urritik eta hirugarren garaipena bilatu nahi izango dute astea borobiltzeko. Zaragoza bi eta sei larunbatean eta Albacete huts eta hiru asteazkenean, Sporting Huelva izango da azken arerioa igandeko 12:15etatik aurrera.
Ez da momentu onenean iristen igandeko partidara talde andaluziarra. Garaipen bat eta beste berdinketa bat azken zazpi partidatan da Sportingen balantzea, bost gol jaso zituen aurreko asteazkenean Tenerifen. Hamaikagarren dira 13 punturekin, gipuzkoarrak baino bi gehiago.
Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Ramajo, Gaste, Iraia, N. Miralles, Soldevila, L. Baños, B. Beltran, Chini, Etxezarreta, Beristain, Zornoza, Leyre F., N. Eizagirre, Manu, Michi eta Nahikari. Kanpoan geratuko den jokalaria zelaian ezagutuko da. Itxaso Uriarte baja medikoa da eta Titay Calvo erabaki teknikoagatik geratu da kanpoan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin