SPORTING DE HUELVA 1-3 REAL SOCIEDAD

Aste borobila

Realak hirugarren garaipena jarraian lortu du aste honetan bat eta hiru irabazi ondoren Sporting de Huelvari, belar artifizialeko eta nahiko txikia den zelaian batean.

Dexente sufritu dute txuri-urdinek lehenengo zatian, etxekoen presioagatik batez ere. Ez hainbeste haiek sortu dituzten aukerengatik, gutxi izan direlako, baizik eta ezin izan dutelako beraien jokoa egin baloiaren jabetzarekin. Lehenengo berrogeita bost minutu hauetako alde positiboa markagailuan ez dela adierazi Sporting de Huelvaren alde kanpokoen deserotasun hori. Bigarren zatian joera horrek aldatu egin du.

Reala hobeto hasi da zati honetan. Ondo etorri zaio atsedenaldia ideiak freskatzeko. Gipuzkoarren atzelarien despiste batek etxekoak aurreratu ditu neurketan, Analuk aprobetxatu eta gola egin ondoren. Gutxi iraun dio pozak Sporting de Huelvari. Zornozak partida berdintzea lortu du are kanpoko jaurtiketa bikain bati esker. Bi minutu geroago, Nahikarik buelta eman dio markagailuari bigarren golarekin. Hortik gutxira, Zornozak berriro hirugarren eta azken gola eskuratu du Realarentzat, kanpoko jaurtiketa batekin.

Bolada positiboa Gonzalo Arconadaren taldearena, lau garaipen lortu ondoren azkeneko bost jaurdinaldietan. Hurrengo astean Santa Teresa jasoko dute etxean, bi partida jarraian jokatu ondoren kanpoan.

Fitxa teknikoa:

Sporting de Huelva: Sara Serrat, Sandra  (Irene, min. 35), Elena, Cinta, Sandra Bernal, Castello, Sofi (Marina Steindl, min. 77), Francisca Lara, Ngo Mbeleck (Alicia Redondo, min. 77), Analu, Carol (María Romero, min. 72).

Real Sociedad: Mariasun, Etxezarreta, Gaste, N. Mendoza, Ramajo, Soldevila, Chini (L. Baños, min. 89), Beristain (Michi, min. 72), B. Beltrán (Manu, min. 57), Zornoza, Nahikari (N. Eizagirre, min. 80).

Golak: 1-0: Analu, min. 60; 1-1: Zornoza, min. 68; 1-2: Nahikari, min. 71; 1-3: Zornoza, min. 74

Epailea: Gonzalez Sanchez. Txartel horia erakutsi die etxeko Sandra Bernal eta Maria Romerori eta kanpoko B. Beltrani.

Gonzalo Arconada: “Oso pozik”

Gonzalo Arconadak zera zioen eskuratutako garaipenaren ondoren: “Lehenengo zatian sufritu egin dugu, ez gara eroso egon. Zelaia txikia zen eta gainera belar artifizialekoa. Neurketaren kontrola ez izateak kalte egin digu, baina beraiek ez dituzte aukera askorik sortu. Bigarren zatian hobetu egin dugu. Lehenengo gola oparitu ondoren, buelta eman diogu markagailuari hiru gol ia jarraian sartu ondoren. Oso pozik gaude hiru puntu gehiago lortu ondoren”.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!