SANSE – CD LEGANÉS (LARUNBATA, 14:00)

Astea biribildu

Sansek Leganes hartuko du larunbat honetan Anoetan. Asteazkenean Huescari 10. jardunaldiko atzeratutako partidan irabaztetik datoz txuri-urdinak, eta orain garaipen berri batekin borobildu nahi dute astea jaitsiera postuetatik ateratzeko. Gure bigarren taldeak, 72 ordu baino gutxiagoko atsedenaldiarekin iritsi arren, etxean galdu gabe mantendu nahi du, non hiru garaipen eta hiru berdinketa lortu dituen.

Leganes, bestalde, txean Burgosen aurka erortzetik datoz eta, helburua maila berreskuratu eta Lehen Mailara itzultzea izan arren, playoff postuetatik urrun daude. Etxetik kanpo, hori bai, emaitzarik onenak lortzen ari dira eta galdu gabe jarraitzen dute (bi garaipen eta lau berdinketa). Astea borobiltzera. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!