Hurbil dago #40UrteTxapeldun lehen zozketa handiaren eguna! Bihar lehen zozketarako azken kromoa aterako da eta asteartean RS Smart Tag-ekin aktibatzen den ekimen polit honen lehen Play Station 5a zozketatuko da.
Nortzuk sartuko dira zozketan?
Astearteko zozketan, gutxienez hilaren 25etik aurrera aldizka kaleratu diren kromoetako bat lortu dute pertsona guztiek parte hartuko dute. Zenbat eta kromo gehiago bildu, orduan eta aukera gehiago izango duzu Next Gen kontsola eramateko.
Oraindik garaiz zaude!
Asteartekoa apirilaren 26ra arte egingo diren zozketen lehena izango da. Asteartea eta gero, beste lau PS5 eta Volkswagen Tiguan bat zozkatzeko geldituko dira. Izan ere, lehen zozketan parte har dezakezu oraindik, Perico Alonsoren kromoak aktibo jarraitzen baitu zure Realzale App-an, eta astelehenean lehen txanda honetako azken kromoa aktibatuko da.
Eskatu doan zure RS Smart Tag gure dendetan
Gogoratu hiru baldintza baino ez behar dituzula parte hartzeko: adinez nagusia izatea, Realeko kamiseta ofizial bat izatea, dagokion RS Smart Tag etiketarekin, eta, azkenik, Realzale App-an erregistratuta egotea. Gure dendetan doan eska dezakezu zure etiketa.
Hemen uzten dizkizugu #40UrteTxapeldun gaiari buruzko xehetasun guztiak