Ia 80 urtez Atotxa Realaren etxea izan zen. Zelaia, Egian kokatua, klubaren historiaren bigarren estadioa izan zen. Lehena Ondarretako zelaia izan zen, Antiguoko hondartzaren ondoan kokatuta.
Historia
Atotxaren estreinaldia 1913ko urriaren 5ean izan zen Athletic Cluben aurkako derbi batean. Neurketa berdinketarekin amaitu zen (3-3). Pichichik lehen gola sartu zuen Atotxan. Sydler suitzarrak Realaren lehen gola lortu zuen Atotxan.
Ia 80 urtez Atotxak gure klubaren historiaren momentu oso garrantzitsuak bizi izan zituen. Ligaren hasiera, Athletic Cluben aurkako neurketa 81-82. denboraldian bigarren liga irabazteko. Lehen Superkopa Real Madriden aurka. Europako gau ahaztezinak Banik Ostravaren aurka hasi ziren eta 1983ko apirilaren 6an amaitu ziren Hamburgoren aurka jokatutako finalerdietako neurketan.
1993ko ekainaren 13an Realak azken neurketa ofiziala jokatu zuen Atotxan. Arerioa Tenerife izan zen eta txuri-urdinek 3-1 irabazi zuten neurketa. Oceanok azken gola lortu zuen Atotxan.
Bitxikeriak
Atotxako bi hondoek izen berezia zuten. Bat hiriko fruten azokan kokatuta zegoen. Bestearen izena “Herederos de Ramon Mujika” zen bertan kokatuta zegoen lantegiarengatik.
Fruten kaxetan eraikitako murruarekin antzinako tribuna omendu nahi da.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin