REAL UNION 3-1 SANSE

Atzerapausoa

Vídeo

Sansek hiru eta bat galdu du arratsalde honetan Real Unionen aurka Stadium Galen jokatutako gipuzkoarren arteko derbian eta etxekoen eraginkortasunak bere alde egin duen neurketa batean.

Partidaren hasiera parekatua izan da, jokaldi arriskutsu gutxirekin eta bi taldeekin aurkariaren area urduritu gabe. Berdintasuna hautsi egin da hogei minutuak bete baino lehen, Galanek irundarrentzat sartu duen penalti baten ondorioz. Hortik aurrera, txuri-urdinak izan dira norgehiagokaren jabe eta berdinketa lortzeko bi aukera on izan dituzte, Navarro eta Olasagastiren jaurtiketekin, baina kanpora joan dira gutxigatik.

Gure filialak berdinketaren bila jarraitu du, eta gero eta arrisku handiagoarekin. Lobetek oso gertu izan du kanpokoen gola, baina atezainak saihestu egin du. Txuri-urdinak ondoen zeudenean iritsi da irundarren bigarren gola, Thiorren sartu duena, area ertzetik egindako jaurtiketa gurutzatu bati esker. Gure filialak aldeak murriztea lortu du azken txanpan, Alkainek erdiratu eta Olasagastik bigarren zutoinean egindako errematearen ostean. Baina, azken minutuan, Viguerak, areaz kanpoko jaurtiketa oso urrun batekin, neurketa erabakita utzi du.

Atzerapausoa txuri-urdinentzat aurkari zuzen baten aurka, baina oraindik bost partida falta dira lehen fasea bukatzeko. Laugarren postuan kokatuko dira eta, datorren asteburuan, Arenas Club de Getxo hartuko dute Zubietan. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Real Union: Irazustabarrena, I. Perez, Kijera, Senar, Azkoiti, Beobide, Capelete (Thior, min. 62), Llamas (Rivero, min. 62), Galan (Lucbert, min. 79), Rivera (Viguera, min. 86) eta Madrazo.

Sanse: Ruiz-Zeberrio, Pecharromán, Arambarri, Ezkurdia, Jimenez (Lobete, min. 46), Olasagasti, Turrientes (Veiga, min. 46), Alkain, Aranzabe (Galarreta, min. 84), Navarro (Martin, min. 84) eta Garrido (Garrido, min. 70).

Golak: 1-0: Galan, min. 19 (p.); 2-0: Thior, min. 66; 2-1: Olasagasti, min. 74; 3-1: Viguera, min. 93

Epailea: Fernandez Perez. Txartel horia erakutsi die etxeko Madrazo, Kijera, I. Perez eta Riverori eta kanpoko Ezkurdia, Jimenez, Arambarri, Alkain eta Pecharromani. Kanpoko Olasagastiri bi txartel hori erakutsi dizkio (min. 92).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!