Gure hirugarren taldeak 0-2 galdu du Añorgaren aurka Zubietan. Horrela, bolada onari agur esaten dio, sailkapenean atzerapausoa emanez. Neurketa berdinduta hasi da, donostiarrentzat golean amaitu ez duen aukeraren batekin. Hala ere, lehen zatiko azken txanpan, kanpokoek aurrea hartu dute Urainen golari esker. Bigarren zatian, txuri-urdinak markagailuari buelta ematen saiatu dira. Jakes Gorosabelek buruz buruko argia izan du, baina atezainak ongi urrundu du. Arriskua sortzen jarraitu dute, baina amaierarako hiru minutu eskas falta zirenean, epaileak zalantzazko penalti bat adierazi du. Otxoak, hamaika metroetatik, Añorgarentzat bigarren gola egin du. Hirugarren taldearentzat bolada positiboa eteten duen porrota. Hurrengo jardunaldian garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute Eibar C-ren aurka.
Ficha teknikoa:
Real C: Jiménez, Segurola (kap.), Ruiz de Illa (Larralde, min. 46), Froilán (Peral, min. 56), De Orue (Portu, min. 46), Cabo, Samuyiwa (Sáenz, min. 68), Baro, Elcano, Letamendia (Shuaib, min. 72) eta J. Gorosabel.
Añorga KKE: Echarri, Larrañaga (kap.), Yaniz, Iraeta, Iraola (Otxoa, min. 85), Zeizaga (Unanue, min. 62), Etxezarreta (Segura, min. 80), Aizpurua (Laborería, min. 85), X. Martínez, Peón eta Urain (Prior, min. 62).
Golak: 0-1: Urain, min. 39; 0-2: Otxoa (pen.), min. 90.
Epailea: Aimar Villaseca. Txartel horia atera die etxeko Segurola, Cabo, J. Gorosabeli eta Porturi eta kanpoko Iraola, Aizpurua, Zeizaga eta Echarriri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin