SANSE – UE CORNELLÀ (LARUNBATA, 17:00)

Aukera

Sansek UE Cornella jasoko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek beste puntu bat lortu zuten La Nuciara egindako bisitan, garaipena oso gertu izan zuten arren. Egoera berdina da, gainerako aurkariek berdinketa lortu zutelako. Gure filialak garaipena lortzeko eta playoff postu horietara itzultzeko aukera paregabea du. Bost jardunaldi bakarrik aurretik eta dena erabakitzeke. Garaipenaren bila. Aupa Sanse!

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

13:00 Ohorezko Kadetea – Hondarribia FE (RSTV)

15:15 Ohorezko Infantila – CD Anaitasuna (RSTV)

18:45 Emakumezkoen B taldea – DUX Logroño ‘B’ (RSTV)

Igandea:

17:30 Real C – CD Tudelano (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!