SANSE – CE SABADELL (LARUNBATA, 18:00)

Aukera

Sansek Sabadell hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek puntu bat lortu zuten Cerro del Espinon eta garaipena lortu nahi dute jardunaldi honetan. Sabadellekoak, bestalde, jaitsiera postuetan daude eta etxetik kanpo ez dira emaitza onak batzen ari, denboraldi osoan garaipen bakarra lortu baitute. Aste batzuk garaipenik eskuratu gabe egon ondoren berriro irabazteko aukera. Aupa Sanse!

REAL C – ARENAS CLUB DE GETXO (IGANDEA, 16:00)

Gure hirugarren taldeak Arenas hartuko du igande honetan Zubietan. Txuri-urdinak Iruñean puntu bat lortzetik datoz eta play-out postuetan egoera zail batean dagoen mailako historiko baten aurka lehiatuko dute.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

12:00 Infantila – CD Mariño (RSTV)

13:00 Easo – Indartsu Club (RSTV)

Igandea:

10:00 Infantil Txikia – CD Touring (RSTV)

16:00 Real C – Arenas Club de Getxo (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!