SANSE 0-2 UD ALMERIA

Aukera galdua

Vídeo

Sansek huts eta bi galdu du gaur gauean Reale Arenan Almeriaren aurka. Etxekoak ez dira gutxiago izan, baina liderrak erakutsitako indarra erabakigarria izan da.

Txuri-urdinek lehen zati ona egin dute sailkapeneko talderik onenetako baten aurka, eta badirudi ez duela denbora asko beharko mailaz igotzeko. Lehen aukera kanpokoentzat izan da, Samuk areaz kanpotik egindako erremate batekin. Olasagastik, gora joan den burukada batekin, eta Solak, sarearen albotik joan den erremate batekin, azkar erantzun dute. Gola ordu erdi bete baino lehen iritsi da, Robertonek eskuinetik egindako erdiraketaren ondoren Elyk baloia sareetara bidali du buruz. Baina txuri-urdinek ez diote partidari aurpegia galdu eta partida berdintzeko bi aukera oso argi izan dituzte atsedenaldia baino lehen: lehenik Solaren jaurtiketa gurutzatu batekin zutoinaren ondotik joan dena eta gero Alkainen golarekin, baina jokoz kanpo zegoen eta epaileak baliogabetu egin du.

Gure filialak lehenengo zati amaierako bide bera jarraitu du, eta estutu egin dute atsedenalditik bueltan. Solak, jaurtiketa gurutzatu gogor batekin, berdinketa izan du bere oinetan. Kontraeraso batean kanpokoek partida erabakita utzi ahal izan dute, baina Zubiaurrek Portilloren penaltia gelditzea lortu du. Minutu gutxira, orain bai, bigarren gola iritsi da: Lazarok sartu du Sadiq-en pase on bat aprobetxatuz. Txuri-urdinak amaiera arte saiatu dira, baina arrakastarik gabe.

Bi partida gelditzen dira. Bi final, zeinetan azken momentu arte borrokatu beharko dugun. Datorren larunbatean lehenengoa, El Alcoraz futbol zelaian SD Huescaren aurka. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Sola, Blasco (Lobete, min. 76), G. de Zarate, Arambarri (Clemente, min. 46), Martin, Turrientes (kap.), Olasagasti (Aldasoro, min. 76), Navarro (Garrido, min. 91), Alkain eta Magunazelaia (Karrikaburu, min. 65). 

UD Almeria: Fernando C., Akieme, Babic, R. Ely (Carriço, min. 46), Pozo (Curro, min. 78), C. de la Hoz (kap.), Samu, Portillo (Lazo, min. 65), Robertone, Appiah (Aitor Buñuel, min. 46) eta Sadiq (Dyego, min. 87). 

Golak: 0-1: R. Ely, min. 28; 0-2: Lazo, min. 68 

Epailea: Caparros Hernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Arambarri, Zubiaurre, Turrientes, Lobete eta Solari, eta kanpoko R. Ely eta Appiah-ri. 

Asistentzia: 8.140 ikusle. 



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!