Realak huts eta sei galdu du gaur eguerdian Zubietan FC Barcelonaren aurka. Txuri-urdinek ez dute aukerarik izan munduko talde onenari aurre egiteko.
Kanpokoak hasieratik nagusi izan dira. Pajorrek, Salma Parallueloren asistentziaren ondoren, katalanak markagailuan aurretik jarrai ditu area barruan egindako erremate gurutzatu batekin partida hasi eta berehala. Abaguneak iristen jarraitu dute, baina Lete bikain aritu da Bacelonak bere abantaila handitzea saihestuz. Ordu erdia bete denean, Salmak, areaz kanpotik egindako ezkerkada batekin, kanpokoen garaipena bideratu du. Txuri-urdinen aukerarik onena eta bakarra Nereak atera eta Amaiurrek sare barrura bidaltzea lortu duen falta batean iritsi da, baina jokoz kanpo milimetriko batek baliorik gabe utzi du. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Pajorrek ia erabakita utzi du partida, eta hirugarrena sartu du, eskuinkada batekin.
Bartzelonarrek min egiten jarraitu dute aldageletatik igaro ondoren. Pajorrek, Patrik eskuinetik egindako erdiraketa baten ostean, laugarrena lortu du burukada indartsu batekin. Handik gutxira, Salma Paralluelo izan da bosgarren gola sartu duena, bigarren zutoinean Alexiak ezkerretik egindako erdiraketa sare barrura bidalita. Amaierarako hamar minutu falta zirenean, Aitanak seigarren eta azken gola lortu du buruz burukoan.
Porrot honek bosgarren postuan uzten ditu txuri-urdinak. Datorren asteburuan, donostiarrek garaipena bilatuko dute Valencia CF taldeari bisita eginez.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Lete, Emma, Apari, Etxezarreta (E. Guridi, min. 46), Vanegas, Lucía, Cahynová (Lorena, min. 73), Andreia, N. Eizagirre (kap.) (L. Pardo, min. 54), Amaiur (Mirari, min. 66) eta Franssi (Intza, min. 46).
FC Barcelona: Cata Coll, O. Battle, Engen, María León (Paredes, min. 61), Brugts (Rolfö, min. 61), Patri (Walsh, min. 61), Aitana, Alexia (kap.), Paralluelo (Graham, min. 71), Pina (Kika, min. 71) eta Pajor.
Golak: 0-1: Pajor, min. 6; 0-2: Paralluelo, min. 30; 0-3: Pajor, min. 44; 0-4: Pajor, min. 59; 0-5: Paralluelo, min. 65; 0-6: Aitana, min. 81.
Epailea: Calvo Valentín. Txartel horia erakutsi dio etxeko Cahynovári.