Gure eSports atalaren denboraldi berrirako prestaketak hasi dira. Aurten eLaLigaren edizio berritua, online eta aurrez aurreko txapelketak joko ezberdinetan, gure zaleentzako prestakuntza-tailerrak eta sorpresa gehiago izango ditugu. Helburua, urtero bideojokoen munduan aurrerapauso bat ematen duen sail batean hazten jarraitzea izango da.
Aurtengo urtea, inoiz baino parte-hartzaileagoa izango da gure jarraitzaileentzat. Horren erakusgarri da denboraldiko lehen aktibazio hau. Gure zaleek aukeratuko dute, botazioen bidez, zein izango den gure gamers taldearen kamiseta ofiziala. Horretarako, hiru kamiseta-modelo hautatu dira, beheko irudietan ikus ditzakezunak.
Bozkatu formularioan eta parte hartu zozketan
Bozketa gaur bertan jarri da martxan eta irailaren 1era arte luzatuko da, egun hori barne. Hilaren 4an, boto gehien jaso dituen kamiseta iragarriko da. Zale bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du bere gustuko ekipazioaren aldeko botoa.
Prozesua erraza izango da. Bete formularioa, hiruretatik gehien gustatzen zaizuna hautatu, eta, bi pauso horiekin bakarrik, automatikoki sartuko zara ekipazio irabazlearen eta Reale Arenako 6. jardunaldiko partiaurako bi sarreren zozketan. Hiru sariak banatuko dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin