REAL SOCIEDAD 2-2 ATHLETIC CLUB

Aupa!

Vídeo

Partida handia Anoetan. Realak bina berdindu Athletic Cluben aurkako derbian. Giro ederra, emozio handia, futbola eta golak. Ikusgarria. Txuri-urdinek aurkariaren bi golak berdintzeko gai izan dira neurketa borobila jokatuz. Nerea Eizagirre eta Carla Bautistaren golek puntu on bat utzi dute gipuzkoarrentzat.

Eguraldia alde ez izan arren Anoetak erantzun du. Giroa izugarria izan da. Hasiera, aldiz, ez da ona izan. Athleticek lehen gola hirugarren minutuan egin du. Kolpe gogorra. Hala ere, Realak lehen zati ona burutu du eta askoz gehiago merezi izan du. Aldiz, taldeak ezin izan du berdinketa lortu Nahikari eta Maddiren burukaden bidez. Atsedenaldira iritsi aurretik, kontraeraso batean, kanpokoek bigarrena egin dute.

Bigarren zatian neurketa estutu behar zen. Lehen minututan Nerea Eizagirrek diferentzia murriztu egin du gola erdiraketa baten bidez lortuz. Ondoren Realak nagusitasuna izan du. Bizkaitarrek bere zelaian itxaron dute kontraerasoa bilatuz. Taldeak berdinketa merezi zuen eta Bautistak bigarren gola egin du Manuren erdiraketa buruz errematatuz. Merezita. Hala ere, aurreko minutuan Lucia Garciak bizkaitarren hirugarrena izan du, baina ezin izan du asmatu Mariasunen aurrean. Txuri-urdinen sentsazioak oso onak ziren eta garaipena gertu zegoen. Ordez, neurketa berdinketarekin amaitu da. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Etxezarreta, Maddi, Mendoza, Soldevila, Itxaso, L. Baños, M. Cardona (Manu, min.66), N. Eizagirre (C.Bautista, min.66), Palacios (Chini, min.75) y Nahikari (kap).

Athletic Club: Ainhoa (kap), A. Sierra (Cirauqui, min.62), V. Gimbert, Garazi, Eunate, Moraza (Jone Ibáñez, min.85), Damaris, M. Unzue, Nekane (Marta, min.82), Erika Vazquez y L. Garcia.

Golak: 0-1: L. Garcia, min.3. 0-2: Erika Vazquez, min.43. 1-2: N. Eizagirre, min.47. 2-2: C. Bautista, min.78.

Epailea: Frias Acedo. Txartelik gabe.

Asistentzia: 21.234 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!