SANSE 1-0 BILBAO ATHLETIC

Aupa Sanse!

Vídeo

Garaipen bikaina gaurkoan lortu duena Sansek derbian Bilbao Athleticen aurka. Thiorren gol bakar bati esker hiru puntuak Zubietan geratu dira.

Intentsitate handiko lehenengo zatia ikusteko aukera izan dugu. Sanse izan da nagusi baloiaren jabetza izanda eta aurkariaren zelaian jokatuz, baina aukera arriskutsuenak kanpokoek sortu dituzte. Bizkaitarrek presioa egiten aritu dira txuri-urdinen jokoa zailtzeko, eta beraien helburua lortu dute. Lehenengo aukera Larrazabalek sortu du neurketak ordu laurdena zeramanean. Hortik gutxira, Iñigo Vicentek arriskua sortu du berriro ere kanpokoentzat baina jaurtiketa kanpora bidali du. Bestalde, txuri-urdinek gertu izan dute gola Thiorren zentro bikain bati esker, baina Celorrio ezin izan da iritsi baloi horretara. Villalibrek sortu du aukera arriskutsuena lehenengo zati honetan. Zorionez, Zubiaurre adi egon da jokaldia urruntzeko. Azkeneko minutuetan joko gutxi eta tentsio dexente ikusi dugu.

Hobeto sartu dira bigarren zatia bizkaitarrak. Aldiz, arriskua Djouahrak sortu du eskuin hegaletik, baina Veiga ez da gutxigatik baloi horretara iritsi. Aukera argiena Larrazabalek izan du desbideratuta joan den jaurtiketa batekin. Pixkana pixkana Sanse Bilbao Athletic bere zelaian ixten joan da. Amaitzeko hamar minuturen faltan, Thiorrek gol bikaina sartu du Petxarroman pasearen ondoren. Partidako gol bakarra, baina oso garrantzitsua eta erabakigarria. Azkeneko minutuetan, Sansek egoera kontrolpean izan du, nahiz eta bizkaitarrek hainbat aukera izan berdinketa lortzeko.

Sufritutako garaipena. Baina, azkenean, hiru puntuak etxean. Hurrengo astean, Sansek Tudelanoren zelaia bisitatuko du. Aupa Sanse!


Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Le Normand, Lapeña, Jimenez (Muñoz, min. 66), Zubimendi, Veiga (Saenz, min. 56), Thior, Gorostidi (Olaizola, min. 75), Djouahra, Celorrio.

Bilbao Athletic: Oleaga, Sillero, Vivian, Perez, Rojo, Vencedor (San Bartolome, min. 87), Nolaskoain, Larrazabal (Muñoz, min. 74), Vicente, Salado (Cordaba, min. 81), Villalibre.

Gola: 1-0: Thior, min. 79

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia erakutsi die etxeko Le Normand, Lapeña, Gorostidi eta Zubimendiri eta kanpoko Villalibre eta Perezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!