GIPUZKOA ELITE WOMEN FOOTBALL CUP

Aurkeztu da

Gaur goizean aurkeztu da “Gipuzkoa Elite Women Football Cup” txapelketa La Perla Talasoterapiako instalakuntzetan. Abuztuaren 17 eta 19an burutuko da Zubietan (Jose Luis Orbegozo zelaian). Europako talde garrantzitsuenetarikoek hartuko dute parte: Reala, talde anfitrioi eta kolaboratzailea, Paris Saint Germain, Atletico de Madrid eta Fortuna Hjþrring Danimarkako Champions taldea. Halaber, antolakuntzak astebururako gazteei zuzendutako entrenamenduak prestatu ditu.

Ekitaldian Alex Uranga (Realeko kontseilaria) eta internazional diren gure bi jokalariekin batera: Mariasun Quiñones eta Nahikari Garcia, Iñigo DĂ­az de Cerio (Pioleteko bazkide fundatzailea, Txapelketa antolatzen duena),  Denis Itxaso (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Diputatua), Martin Ibabe (Donostiako Kirol Zinegotzia), . Sarreren prezioa 8 eta 15 euroren artean egongo da. Antolakuntzak esan du sarreren bitartez jasotako diru kopuruaren portzentaiaren zati bat DÂŽGenes eta AELIP elkarteentzat izango dela. Txapelketaren egutegia hurrengoa da:

Abuztuaren 17a, ostirala (17:30): Atletico de Madrid- Fortuna HjĂžrring

Abuztuaren 17a, ostirala (20:00): Real Sociedad-Paris Saint Germain

Abuztuaren 19a, igandea (10:30): partido hirugarren eta laugarren posturako neurketa

Abuztuaren 19a, igandea (13:00): finala

 

*Txapelketa zuzenean jarraitu ahal izango da realsociedad.eus-n.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!