FC BARCELONA 4-1 REAL SOCIEDAD

Aurpegia eman dute

Realak lau eta bat galdu du gaur arratsaldean FC Barcelonaren aurka. Gipuzkoarrek aurpegia eman dute neurketa guztian zehar, baina katalanen eraginkortasuna erabakigarria izan da.

Gaurkoan amaitu da txuri-urdinen bola positiboa, azkeneko hamaika neurketetan porrotik jasan gabe egon eta gero (bederatzi Ligan eta bi Kopan). Gipuzkoarrek sortu dute lehenengo jokaldi arriskutsua. Etxezarretak gertu izan du gola, baina zutoinarekin topatu da. Hurrengo jokaldian, Oshoalak ere balioa zutoinera bidali du. Hortik gutxira, etxeko aurrelariak ez du barkatu eta lehenengoa egin du. Nahikarik, Marta Cardonaren pase bikain baten ondoren, neurketa berdintzea lortu du. Baina atsedenaldira iritsi baino lehen katalanek partida bideratuta utzi dute Aitana eta Torrejonen golekin, biak buruz.

Nahiz eta lehenengo zatiko azkenko minutuetan kolpe gogorra jasan, txuri-urdinek arriskua sortu dute aldageletatik igaro ondoren. Nahikarik ezin izan du Marta Cardonaren erdiraketa bat errematatu gutxigatik. Eta hortik gutxira Chini, area kanpoko jaurtiketa batekin, emaitza murrizteko gertu egon da, baina baloiak langan jo du. Bigarren gola iristear zegoela zirudienean, FC Barcelonak laugarrena egin du Andressa Alvesen urrutiko jaurtiketa batekin, neurketa erabakiz.

Porrot hau atzean utzi eta asteburu honetan, Gonzalo Arconadaren neskek aukera berri bat izango dute Zubietan, non Rayo Vallecano jasoko duten.

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Paños, Torrejon, Mapi, Melanie Serrano (Leila, min. 77), Candela Andujar, Alexia, Kheira Hamraoui (Andressa Alves, min. 74), Vicky Losada, Martens, Aitana (Andonova, min. 81), Oshoala (Claudia Pina, min. 79).

Real Sociedad: Quiñones, Etxezarreta, N. Mendoza, Maddi, Iraia, Itxaso (Chini, min. 46), L. Baños, M. Cardona (C. Bautista, min. 63), Palacios (B. Beltrán, min. 76), N. Eizagirre, Nahikari (Manu, min. 63).

Golak: 1-0: Oshoala, min. 18; 1-1: Nahikari, min. 27; 2-1: Aitana, min. 33; 3-1: Torrejon, min. 35; 4-1: Andressa Alves, min. 76

Epailea: Martinez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Pañosi eta kanpoko Itxasori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!