Real Sociedad 0-2 Club de Campo

Aurpegia eman dute

Belar hockeyko gure taldea 0-2 erori da gaur arratsaldean Bera Beran Club de Camporen aurka. Donostiarrek partida ona jokatu dute talde madrildarraren aurka, eta partida xehetasun txikiengatik eraman dute.

Partidako lehen laurdena golik gabe amaitu da, txuri-urdinak nagusi izan dira eta gehiago iritsi dira, baina ez dute golik lortu. Bigarren laurdenean bisitariak hobeto aritu dira eta orduan heldu da partidako lehen gola. Maria Lopezek bere taldea aurreratu du jokaldi on baten ostean. Hirugarren laurdenean donostiarrak neurketa berdintzen saiatu dira; hala ere, joko ona egin arren, ez dute berdinketa lortu. Partidako azken laurdenean madrildarrek partida erabakita uztea lortu dute Berta Agulloren golari esker.

Txuri-urdinek aurpegia eman diote pasa den urteko ligako txapeldunari, punturik lortu ez duten arren. Datorren astean Junior FC taldea bisitatuko dute, mailako beste talde onenetako bat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!