CLUB DE CAMPO 2-1 REAL SOCIEDAD

Aurpegia eman dute

Belar hockeyko gure taldeak bi eta bat galdu du Club de Camporen aurka gaur goizean Madrilen. Txuri-urdinek denboraldiko bisitarik zailenetako bati egin behar zioten aurre, eta esku-hutsik joan arren, neurria eman dute. Donostiarrak indartsu zelairatu dira eta Ainhoa Huegunek hasiera bikain hori aprobetxatu du lehen gola egiteko. Madrildarrek asko estutu dute bigarren laurdenean eta atsedenaldira iritsi aurretik markagailua berdintzea lortu dute.

Donostiarrak etengabe saiatu diren arren, etxekoak izan dira, berriz ere, aldageletatik igaro ondoren partida iraultzeko atea ikusi dutenak. Txuri-urdinek ez diote aurpegia galdu partidari eta estutu egin dute azken laurdenean. Berdintzeko zorian izan dira penalti batean eta, ondoren, azken txanpan egindako erremate batean, baina zorterik gabe. Gutxienez puntu bat lortzea merezi izan dute. Azkenean, Madrilen porrota, nahiz eta sentsazio onak izan eta maila honetako zelairik zailenetako batean partida bikaina jokatu. Datorren astean Sardinero HC taldeari bisita egingo diote. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!