REAL SOCIEDAD 3-0 PSV EINDHOVEN

Aurrera, mutilak!

Vídeo

Reala UEFA Europa Leagueko final-hamaseirenetan izango da. Txuri-urdinek, landutako eta eraginkortasunez betetako partidan, PSV Eindhoveni irabazi diote hiru eta huts eta hurrengo kanporaketarako txartela lortu dute. Oyarzabalen bi golek eta Sorlothen beste batek poza eraman dute Reale Arenako harmailetara.

Partida oso berdintsu hasi da, baina pixkanaka Reala Herbehereetakoen areara hurbiltzen joan da. Atzelariak ozta-ozta desbideratu duen Porturen erdiraketa baten ondoren, lehen zatiko aukerarik argiena iritsi da. Herbehereetako defentsa oso aurreratuta zegoela, Isakek Aihenen pase bat aprobetxatu Drommelen aurrean ipintzeko. Buruz burukoan, ezkerrez jaurtita, baloiak atezainaren gorputzean jo du. PSV Sangareren ezkerkada batekin saiatu da, Remirok, ondo hegan eginez, kornerrera bidali duena. Kanpotarren aukerarik onena Brumaren urrutiko jaurtiketa batean iritsi da. Bazirudien kanpora zihoala, eta langaren goialdean eman du azkenean. Atsedenaldirako bi minutu falta zirenean iritsi da partidako jokaldi erabakigarria. Realaren aldeko penaltia Mweneren eskuengatik. Oyarzabalek, beti bezala, ez du barkatu. Imanolen taldea abantailarekin joan da atsedenaldira, baina partida ez zegoen erabakita, ezta gutxiago ere.

 Bigarren zatia gorabeherarik gabe zihoan eta Zubimendik lapurtutako baloi baten ondoren, kapitainak bigarrena egin du norgehiagoka bideratzeko. Martinen lapurretak atearen aurrean utzi du Mikel eta honek ez du barkatu ezkerkada on batekin. Norgehiagokaren azken zatian PSV saiatu da, baina hamar jokalarirekin geratu da Sangareri txartel gorria atera diotelako eta ordutik Aurrera intentsitatea jeitsi du. Luzapenean Sorlothek hirugarrena egin du ezkerkada bortitz batekin.

Europako gau handia Reale Arenan. Ilusioa piztu eta gehiagorako gogoz uzten zaituzten horietakoa. Ba gehiago izango dira, otsailetik aurrera. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

 Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Aritz, Le Normand, Aihen, Zubeldia, Zubimendi (Gorosabel, min.85), Oyarzabal (kap)(Pacheco, min.85), Januzaj (Turrientes, min.70), Portu (Barrenetxea, min.70) eta Isak (Sorloth, min.81).

 PSV Eindhoven: Drommel, Mwene (Teze, min.68), Silva, Boscagli, Mauro, Goetze, Sangare, Gutierrez, Doan (Madueke, min.62)(Vertessen, min.68), Bruma eta Gakpo (kap)(Vinicius, min.62).

 Golak: 1-0: Oyarzabal (pen), min.43. 2-0: Oyarzabal, min.62. 3-0: Sorloth, min.93.

 Epailea: Zwayer (Alemania). Txartel horiak etxeko Zubimendi eta Isakentzat eta kanpoko Mwene, Boscagli, Vinicius eta Brumarentzat. Txartel gorria Sangaré kanpotarrarentzat bi txartel horiengatik 75.minutuan.

 Asistentzia: 24.940 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!