SANSE 0-0 STADE RENNAIS FC

Froga ona

Sansek hutsean berdindu du Stade Rennaisen aurka txuri-urdinek jokatu duten hirugarren lagunartekoan, aste honetako bigarrena. Donostiarrek nagusitasun faseak eta aukerak eskaini dituzte, baina azken emaitza ezin hobea izan da. Balio handiko proba izan da, eta minutuak, erritmoa eta konfiantza batzen jarraitzeko aukera ona. 

Gure filiala nagusi izan da lehen zatian. Ansotegiren taldea nortasunez zelairatu da eta minutu askotan zehar ekimena eraman du. Aukerarik argiena Astiazaranen bitartez iritsi da. Taldeko jokaldi on baten ondoren, atzelari batek bere jaurtiketa urrundu du.

Bigarren zatian partida orekatu egin da. Frantsesek beste aurpegi bat erakutsi dute eta aukera arriskutsuenak izan dituzte. Aranak bi geldiketa erabakigarri egin behar izan ditu kanpokoen gola saihesteko, atepean segurtasuna mantenduz. Hala ere,, gure filialak ez dio erasoari uko egin, eta Gorosabelek berdintasuna hausteko bi abagune argi izan ditu, baina ez du asmatu.

Azken finean, test oso baliotsua txuri-urdinentzat aurkari on baten aurrean, denboraldiaren hasierari begira xehetasunak lantzen jarraitzeko aukera ematen duena. Datorren larunbatean, azken proba Mirandesen aurka Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga (Arana, min. 46), Ramírez (Dadie, min. 46), Beitia (G. Gorosabel, min. 57), P. Rodríguez (kap.) (Díaz de Alda, min. 46), Kita (Torres, min. 67), Agote (Fernandorena, min. 67), Carbonell (Lebarbier, min. 67), M. Rodríguez (Eceizabarrena, min. 67), Astiazaran (Díaz, min. 46), Orobengoa (Ochieng, min. 57) eta Osazuwa [Chávez, min. 46 (Goñi, min. 86)}.

Stade Rennais FC: Dogan (kap.), Rayan, Hans, Abdelhamid (Christopher Maurice, min. 46), Mikayil Ngor, Nordan (Mohamed Kader, min. 46), Djaoui (Mohamadou Aboubakar, min. 46), Fabiani, Ibrahim, Carlos Andres eta Bertug Ozgur (Nordan, min. 71). 

Epailea: Aberrieta Larraona. Txartel horia erakutsi die etxeko G. Gorosabeli eta kanpoko Djaoui, Rayan eta Hansiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!