CULTURAL DE DURANGO 1-3 SANSE

Aurrera pausoa

Sansek garaipen berri bat lortu du etxetik kanpo Cultural de Durangori bat eta hiru irabazi ondoren. Lehenengo eta bigarren zatiko azkeneko minutuetan lortutako golak erabakigarriak izan dira txuri-urdinentzat hiru puntuak eskuratzeko.

Ondo hasi dute partida Aitor Zulaikaren mutilek, durangarren estiloa ausarta zela jakinda, eta txuri-urdinena izan da baloiaren jabetza. Pare bat aukera arriskutsu Roberto Lopez eta Veigaren jaurtiketei esker, abisua bidaltzeko hasieratik. Hori bai, gol aukera gutxi. Atsedenaldira berdinkerekin iritsiko ginela zirudienean, Olaizolak gola sartzea lortu du gipuzkoarrak markagailuan aurreratzeko. Gol psikologikoa.

Bizkaitarrek jokoa hobetu dute bigarren zatian baina Sanse ondo kokatuta zegoen zelaian, atzean ia sufritu gabe. Baina amaitzeko bost minutu geratzen zirenean Cultural de Durangok berdinketa lortu du. Azkeneko minutuak erabakigarriak izan dira oraingoan ere, eta zorionez Sanseren aldekoak. Roberto Lopezek, falta zuzen batekin, eta El Haddadik, kontraerasoan, txuri-urdinen garaipena bideratu dute.

Horrela, gure bigarren taldea zortzigarren postuan kokatzen da momentuz. Hurrengo astean Barakaldo jasoko dute, hirugarren sailkatua.

 

Fitxa teknikoa:

Cultural de Durango: Errasti, Javi Alonso, Galarza, Aranda, Txapu (Abasolo, min. 83), Iparra (Beñat Alberdi, min. 69), Molina, Ander Zuazo, Ekain, Amorrortu (Jagoba, min. 91), Ekain.

Sanse: Zubiaurre, Sola, Petxarroman, Lapeña, Jimenez, Xubimendi, Veiga, Thior (Aranbarri, min. 87), Lopez, Barrenetxea (Gorostidi, min. 73), Olaizola (El Haddadi, min. 89).

Golak: 0-1: Olaizola, min. 45; 1-1: Abasolo, min. 86; 1-2: Lopez, min. 94; 1-3: El Haddadi, min. 96

Epailea: Perez Hernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Txapu, Galarza eta Iparrari eta kanpoko Lapeña, Barrenetxea eta Lopezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!