SPORTING DE HUELVA 0-2 REAL SOCIEDAD

Aurrera pausoa

Vídeo

Realak merezitako garaipena lortu du Sporting de Huelvaren aurka bi eta huts irabazi ondoren, seriotasun handiz jokatutako neurketa batean.

Lehen zatia oso eraginkorra izan da txuri-urdinentzat. Gipuzkoarrek bere aukerak aprobetxatu dituzte eta gutxirekin asko egin dute. Nahikarik, Nuriaren jokaldi bikain baten eta Barbararen asistentziaren ostean, ez du barkatu lehenengoa sartzeko, ordu erdia bete baino lehen. Mariasunek geldiketa ikusgarri batekin salbatu du taldea eta, jarraian, Realak gol batekin bideratu du garaipena, Ojedak bere atera desbideratu duen korner baten irteeran.

Txuri-urdinak oficio eta lan handiz aritu dira bigarren zatian. Seriotasuna defentsan, eta kontraerasoan arriskua sortuz. Gipuzkoarrek oso ondo landu dute partida, eta ez dute aukera askorik jasan bigarren zatian. Sentsazio positiboei jarraipena emateko garaipena, nahiz eta pasa den astean ez lortu itxura ona eman eta gero.

Hiru puntu garrantzitsu sailkapenaren erdialdean mantentzeko. Hurrengo jardunaldian, EDF Logroñoren aurka neurtuko dira txuri-urdinak Zubietan. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Sporting de Huelva: Selena, Elena Pavel, C. Rodriguez, I. Rodríguez (Nogareda, min. 55), Mascaró (Efih, min. 62), Adubea, Peiro, Ojeda, Castello (Steindl, min. 84), Bernal, Yoko Tanaka.

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza, Iraia, Itxaso (Maddi, min. 85), L. Baños, Palacios (Tejada, min. 89), N. Eizagirre (S. Olaizola, min. 46), Nahikari (Manu, min. 74), Bárbara.

Golak: 0-1: Nahikari, min. 26; 0-2: Ojeda, min. 40

Epailea: Gonzalez Sanchez. Txartel horia erakutsi die etxeko Nogaredari eta kanpoko Barbara eta S. Olaizolari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!